
Kataluniako Jove Orquestra de Cambra Mollet entzuteko aukera izango da larunbat goizean Gipuzkoa Plazan
Musika Eskolen Europako Jaialdiaren 12.edizioa hartuko du Donostia 2016k asteburu honetan. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian eta horien artean izango dira Hondarribiko musika ikasleak ere. Ilunben emango zaio hasiera EMUSIK jaialdiari eta hondarribiarrek inaugurazio emanaldian parte hartuko dute.
Arratsaldeko 6etan, berriz, kontzertuak eskainiko dira Hondarribiko Gipuzkoa plazan; Austriako Folk taldea eta musika banda batetik, eta Hondarribiko Folk taldea, Dixie taldea eta txistu taldea, bestetik. Larunbatean Kataluniako Ganbera orkestra, Eslovakiako Jazz banda bat eta dantza/koru taldea entzuteko aukera izango da goizeko 11etatik aurrera Hondarribiko Gipuzkoa Plazan bertan. Hantxe izango dira baita ere Hondarribiko Soka Taldea, Trikitixa taldea eta Musika Eskolako Banda ere.
Jaialdiari amaiera Saguesen emango zaio igande arratsaldean eta Emusik Big Bandean Hondarribiko Musika Eskolako 6 ikaslek hartuko dute parte.