Jokoan ezer ez zuen Gernikaren kontra bana berdindu du etxean, eta orain soka estuagoa du, igoerako play off-ak jokatzea bermatzeko.
Puntuen errentarekin denboraldi bukaera lasaia izan du Real Unionek, orain arte: liga bukatzeko bi partidu falta direnean, bat-batean, soka estutu zaio. Atzo huts egin zuen etxean Gernikaren kontra, bana berdinduta, eta ondorioz, igoerarako play off-ak ez jokatzeko aukerak handitu zaizkio. Gernikak ez zuen ez jokoan.
Edonola ere, oraindik txartela esku artean izaten jarraitzen du, baina datozen bi partiduetan hiru puntuak eskuratu beharko ditu, bosgarrena, Socuellamos, puntu bakar batera baitauka, eta seigarrena, Sestao River, hiru puntura (aldeko gol errentarekin).
Hurrengo lehian etxetik kanpora bidaiatu beharko du Portugaleteren zelaira. Ez da batere partida samurra izango, bizkaitarrentzat salbazioa ezinezkoa den arren, etxean maila ona erakusten ari delako azken partidetan.
Azken partidua, berriz, etxean jokatuko du Leioaren kontra. Azken horrek ere ez du ezer jokoan. Horrenbestez, hiru puntuak etxean geratzeko borrokatu beharko dute irundarrek hurrengo urtean bigarren mailan egoteko ametsari eutsi nahi badiote.
Real Union-Barakaldo partida (Argazkia: Pasion Txuribeltz)