Xixare Baratze Elkartearen aurkezpena egin dute Irunen.
Joan den ostiralean Xixare Baratza Elkartea aurkeztu zuten Irungo Txokogorri elkartean. Baratze elkarte horrek 90 lagun ingururentzat barazki saskiak egiten ditu (42 saski astean), eta baratze kultura hedatzea, modu ekologikoan garaian garaiko produktuak lantzea eta elikagaiekiko harremana sustatzea du helburu.
Horri lotuta, baratzea denen artean kudeatzen dute, eta taldekideek baratzean lan egiten dute. “Baratzeko gastuak elkarteko kideen artean ordaintzen ditugu, eta barazkiak eta ardurak denen artean banatzen ditugu”, adierazi dute. Saskiko 35 euroko kuota ordaintzen dute hilero, eta kide berriek 25 euroko matrikula ere ordaintzen dute.
Hala, taldeka antolatzen dira. Hiru talde dira (Irun, Hondarribia eta Hendaia), eta bakoitzak hainbat ardura hartzen ditu: kuotak bildu, diruzaintza, ordezkariak aukeratu eta lan txandetan antolatzea.
Kalkulatu dutenez, udaberri-uda garaian lau astean behin lau orduko lan txanda bat egin behar da saski bakoitzeko, eta udazken-negu garaian, berriz, maiztasuna gutxitzen da: zortzi astean behin, lau orduko txanda bat.
Hilean behin bilera bat egiten dute, eta urtean behin beste bat.
Ostiral goizetan, saskia
Saskiak ostiral goizetan osatzen dira, eta 14:00etatik aurrera, prest daude Amuteko txabolan.
Elkarteak jakinarazi duenez, lurrak dohainik lantzen saiatzen dira (lagunek utziak, lur publikoak, kideen baratzeak, trukaketak…). Momentuz, 6.000 metro koadro kudeatzen dituzte.
Norbaitek kide egin nahi badu, Xixare elkartearekin jarri behar du harremanetan
email honetan.
barazki saskia