Emekiko presidentea harrituta dago hondarribiarren erantzunarekin. Jendea "hunkituta" dagoela argi geratu zaio.
Arropa bilketaren arrakastarekin harrituta dago Leire Miguez Emekiko presidentea: “Ziur ginen herritarrek Emekik egindako deialdiari erantzungo ziotela, baina erantzunak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu, bai boluntario lanean jardun dutenei dagokionez, baita jasotako arropa kopuruagatik ere”.
Miguezen ustez, jendea “hunkituta” dago gaiarekin, eta laguntzeko aukera ikusi duenean pentsatu gabe egin du. “Errefuxiatuen egoera krudela da. Herritarrek lagundu nahi dute, eta egoera ahal den bezala arindu”.
Bi trailer bete arropa doaz Greziako Katsikas-Ioannina errefuxiatuen kanpalekura bidean. Hamazazpi metro luze -kabinak lau metro eta erremolkeak hamahiru- eta lau metroko altuera dute kamioiek, Mercedes markakoak, puntako teknologiadunak. Erremolke bakoitzak 15.000 kiloko karga darama, 30 tona elkartasun, iheslarien bidaia gozatzeko.
Emekiko presidenteari kostatuko zaio ahaztea errefuxiatuen aldeko kanpaina