Errefuxiatuen aldeko kanpaina txalotu du Iñaki Arzak Talaiako irakasleak, "eredugarria" izan dela deritzo.
Ekitaldirako deialdia denbora gutxirekin egin behar izan zen arren, herritar ugari elkartu zen ostegun goizean Hondartzako aparkalekuetan, errefuxiatuentzako aoopaz betetako bi trailerrak herritik abiatzen ikustera. Iñaki Arzak Talaia Institutoko irakaslea da irteera gertutik jarraitu nahi izan zuenetako bat. «Eredugarria izan da. Hemen ikusten dugu argi eta garbi gizartea zenbait agintarien aurretik doala».
Jakitun da Arzak iheslarien drama bukatzeko ez dela nahikoa Hondarribikoak, baina ikasleei erakusteko balio duela uste du: «Zubiak eginez soluziora iritsi gaitezkeela ikusi da». Bi kamioi bete ditu Emekik, eta hori jende askoren artean lortu dela nabarmendu du irakasleak: «Bi kamioi, baina hori baino gehiago inplikatu den jendea, adin guztietakoa».
Arzaken ustez, gizarteak agintariei aurre har diezaiekela erakutsi du Hondarribiko herriak