Irunen kaltetuta dagoen hiri espazio bat hartu, eta horri irtenbide bat emateko ideiak bilduko dituzte.
Bioterra erakusketarako prestatzen hasi da Ficoba. Aurten ekainaren 3tik 5era izango da, eta Ficobak aurreratu duenez, dagoeneko espazioaren %90 saldu dute, eta horrenbestez, iaz bezala erakustazokako hiru pabiloiak erabiliko dituzte.
Ikusle geroz eta gehiago eta anitzagoak dituela kontuan hartuta, lankidetzak bilatzen ari da Bioterra. Aurten, adibidez, Gipuzkoako eta Nafarroako Euskal Arkitektoen Elkartearekin ariko da elkarlanean. Elkarte horrek bizi kalitatea hobetu eta kaltegarriak ez diren hirigintza eta arkitekturako praktiken inguruan sentsibilizatzen ari da lanean.
Horrez gain, Irunen kaltetuta dagoen hiri espazio bat hartu, eta horri irtenbide bat emateko ideiak bilduko dituzte, Bioterran bertan. Bertan parte hartzeko izena eman behar da 943 32 01 94 telefono zenbakian (Raquel Lopez) edota
email bat idatzi.
Kosmetika
Arkitekturaz gain, kosmetika ere landuko dute aurtengo Bioterran, eta Biobeauty gunea jarriko dute. Kosmetikaren inguruko kontsumo iraunkorraren berri emango dute, besteak beste. Horrez gainean ere hitzaldiak emango dituzte.
Haurrek ere parte hartu dute Bioterran