Genovara iristen saiatuko gara gaur, Montpellier eta Niza pasa eta gero. Tarbesen ez dugu arazorik izan, Genova ez da hain lasaia izango.
Hamar orduko bidaia aurrean. Tolosa, Montpellier eta Niza ondotik pasako gara gaur, eta Genovara iristen saiatuko gara, bertan lo egiteko. Ematen du eguraldia lagun izango dugula bidean. Une honetan sei graduko tenperatura dago hemen, Tarbes ondoko Pirinioetako zerbitzu gunean, eta ez dirudi egun osoan euria egingo digunik.
Bederatziak baino pixka bat lehenago aterako gara, Montpellierreko trafiko arazoak ekiditzeko. Ondo neurtu behar dira bidaiatzeko orduak igande arratsaldean Anconako ferrya hartu nahi badugu -igandetan ezin da kamioiez ibili Italian-. Egunero hamar orduz ibiltzeko aukera dute gidariek, eta ezinbestean atseden orduak errespetatu behar dituzte.
Lehen gaua Pirinioetako zerbitzugune ezagunean egin dugu