Ostegun goizean aterako dira Emeki elkarteak Hondarribian bildutako arropa Greziara eramango duten bi trailerrak.
Ostegun goizean abiatuko dira Hondarribitik Emeki elkarteak burututako bilketako arropa Greziara eramango duten bi kamioiak. 12:00etan aterako dira, eta irteera bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da. Izan ere, bi ordu lehenagotik trailerrak Hondartza auzoko aparkalekuetan kokatuko dituzte.
Greziarantz ostiral goizaldean irtengo dute kamioiek, Lezoko Echemar garraio enpresatik. Baina herritarrekin irteera konpartitu nahi zuen Emeki elkarteak, eta bezperan Hondarribian ekitaldia antolatu du. Hala, hondarribiarrei ostegun goizean Hondartza auzora hurbiltzeko eskatu die, bereziki bilketa kanpainan zehar lagundu dutenei.
Albaniako mugatik gertu dagoen Katsikas-Ioannina kanpalekura eramango dute arropa, eta bertan, Hondarribitik hegazkinez bidaiatuko duten sei boluntarioek egingo dute banaketa, Olvidados gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin.
Kamioien abitzea herritarrekin konpartitu nahi du Emekik, baita bilketan lagundu dutenekin