Gipuzkoako Txapelketako azken hamar edizioetatik zortzi irabazi ditu Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoak.
Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute bihar (larunbata) Orion, Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako 8. jardunaldiko estropaden ondoren (
ikusi ligako sailkapena). 16:00etan hasiko dira probak baina lehiaa nagusia, zortzikoen Gipuzkoako Txapelketa, seiak aldera abiatuko da. Hiru ontzi baino ez dira uretaratuko nagusien 8+ean, Orio eta Hondarribia Arraun Elkarteko bi ontzi.
Neguko bi txapelketetan, distantzia luzeko Gipuzkoako nahiz Euskadiko (irudian) txapelketetan, hondarribiarrak nagusitu ziren, eta proba laburrean ere bandera jaso nahi dute. Iaz hala egin zuten, eta azken hamar edizioetatik zortzitan irabazi duten berdeek. 2014an, aldiz, horientzat izan zen garaipena.
Hondarribiako eskifaiak
- Hondarribia A: Iñaki Gonzalez, Beñat Egiazu, Manex Alday, Julen Castrillon, Borja Oiarzabal, Jon Muguruza, Iñigo Sagarzazu, Meltxor Amunarriz eta Iker De La Linde lemazain bezala.
- Hondarribia B: Urko Bilbao, Ander Orbañanos, Iñaki Magan, Jon Olaizola, Mikel Dean, Egoitz Oronoz, Julen Alkain, Eñaut Gonzalez eta Joseba Amunarriz lemazain bezala.
Bilbon distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen taldea