Udalaren helburua gazteak alkoholaren kontsumoaren inguruan ohartaraztea da.
Egun handia izango da astelehena hainbat bidasotarrentzat: Opila Eguna. Batzuk opila bedeinkatu eta horren inguruan ospatuko dute eguna, familiarekin; beste batzuek zelaian, lagun artean… Modu batera edo bestera, ondo pasatzea izango da helburua, eta hori betetze aldera, Irungo Udalak dekalogo bat atera du gazteei begira:
10 ideia ongi pasatzeko bukaera arte.
Udalaren helburua gazteak alkoholaren kontsumoaren inguruan ohartaraztea da, eta alkoholaren arriskuak nola saihestu eta intoxikazio etilikoren bat gertatuz gero zer egin behar den azaltzen da. Dekalago hori DBHko zentro guztietara bideratu dutela jakinarazi du udalak.
Era berean, udalak eskutitz bat bidali die merkatariei gogoraraziz debekatua dagoela adin txikikoei alkohola saltzea.
Autobusak
Astelehenean autobus zerbitzu bereziak egongo dira San Martzial eta Guadaluperantz. Doan izango da, eta egun osoan zehar egongo da martxan. Ordu erdiro irtengo dira. San Martzialeko linea 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era erabili ahal izango da. Honako ibilbidea izango du: Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Nafarroa hiribidea, Palmera-Montero, Arbes, San Martzial mendia.
Guadalupeko lineak ere ordutegi berebera izango du, eta honako ibilbidea: Dunboako anbulatorioa, Nafarroa hiribidea, Colon pasealekua, Hondarribia, Pinudia eta Guadalupe.
Udaltzaingoak egun horretan bereziki zainduko du gazteei alkohola saltzen dieten.
San Martzial ermita