Zortzi ikastetxek parte hartu dute Agenda 21 programaren barruan.
Zortzi ikastetxek parte hartu dute Agenda 21 programaren barruan, eta aurten aukeratutako gaia hondakinen kudeaketa izan da.
Hala, azken hilabeteetan hainbat jarduera egiten ari dira horri lotuta. Esate batera, ikasle txikienak hondakinak eraginkortasunez banatzen ikasten ari dira, eta horretarako, ipuinak eta panelak baliatu dituzte. 6-8 urtekoak, berriz, kontsumitzeko ohituren eta sortzen ditugun hondakin kopuruaren arteko lotura aztertu dute, eta horrek ingurumena nola kaltetzen duen. 8-10 urtekoek, berriz, etxeko ohiturei erreparatu diete, hiru giltzarriak aplikatuz: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. 10-12 urteko ikasleak, berriz, kaleko egoerari begira jarri dira, edukiontzien arlotik ikusita. Azkenik, ikasle zaharrenek inkestak egin dizkiete herritarrei, Irungo hainbat leku aztertu dituzte eta gogoeta egin dute ea gazteen ohitura batzuek hondakinak sortzea ekartzen duen. Horrez gain, rol joko bat ere egingo dute.
Guztira, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxillergoraino, 5.000 ikaslek parte hartzen dute programa horretan.
Azterketa egin dute, eta orain udal ordezkariei aurkeztea falta zaie ikasturtearen amaieran.