Txakur irabazleek Crufts 2017 nazioarteko txakur erakusketan parte hartzeko txartela lortuko du.
Orain arteko txakurren topaketarik handiena igande honetan edukiko du Ficobak. Izan ere, 1.000tik gora txakurrek parte hartuko dute erakusketa horretan, 09:30ean.
Txakur irabazleek Crufts 2017 nazioarteko txakur erakusketan parte hartzeko txartela lortuko du. Erresuma Batuan egiten da txapelketa hori, eta Europako garrantzitsuenetako bat da.
Lehiaketaz gain, itsu txakurrak ezagutzeko aukera izango da, ONCE fundazioaren eskutik. Urteko ONCE fundazioak mota horretako ehundik gora txakur prestatzen ditu. Horiek gero ikusmen urritasuna dutenei zerbitzua ematen diete. Gipuzkoan, halako hamazazpi txakur daude.
Sarrerak 5 euro balio du, eta 10 urtetik beherakoak 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Egitaraua
- 08:00: Dokumentazioa hartzea eta albaitari kontrola
- 09:30 Epaiketen hasiera
- 11:00: Onceren itsu txakurren erakustaldiak
- 12:00: Heziketa zibila, Alvaro Moreno txakur hezitzailearen eskutik.
- 13:00: Baieztapenak eta TAA
- 14:00: Aurkezle gazteen lehiaketa
- 16:00: Taldeko finalen hasiera eta final handia.
Halako txakurrak ikusi ahal izango dira Ficoban