Gaur inauguratuko dute Hondarribiko Arma Plazan. Maiatzean Hendaiara joango da, eta ekainean Irunen erakutsiko dute Bidasoa Orrazten.
Antxeta Irratiak Behe Bidasoko bost artista elkartu ditu Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo gunean abiatu duen erakusketa ibiltarirako. Gaur (osteguna) inauguratuko dute, 18:00etan, artistak bertan egongo direlarik.
Bidasoa Orrazten izenburuarekin Judas Arrieta hondarribiarra, Oier Gil eta Iraitz Arabolaza irundarrak eta Angela Mejias eta Fevre Florence hendaiarren obra bana bildu ditu Antxetak, eta artisten hiru herrietan mugituko du ekainaren 19ra arte. Irratiaren 15. urteurrenaren barruan kokatzen da erakusketa.
“Hondarribia, Irun eta Hendaia arteko mugarik gabeko eskualde naturala, artearen bidez ere eraiki daitekeela erakutsi” nahi du Antxetak
Bidasoa Orrazten erakusketa kolektiboaren bitartez. Hondarribian hilaren 30a arte ikus daiteke, Hendaiako Mediatekan maiatzaren 2tik 14ra, eta Irungo Laboral Kutxaren aretoan ekainaren 13tik 19ra.
Arma Plazan muntatu dute ‘Bidasoa Orrazten’ erakusketa