Gizarte zentroaren kanpoaldea
Supermerkatua zabalduta, Palmera Montero gizarte zentroaren barrualdea atontzen ari da udala. Udalaren eskumena aretoetan handia da, 3.607 metro koadrokoa (espazioen erdia); supermerkatuaren azalera 2.105 metro koadrokoa da, eta eraikinaren azpialdean erabilera komertzialerako 1.403 metro koadro daude. Hau da, udalak esan duenez, hiriko elkarte eta eragileek erabiliko dute gehienbat zentroa.
Hamaika elkarterentzako tokia dago eraikinean: bigarren solairuan sei bulego txiki (18-21 metro koadrokoak), ertain bat (28 metro koadrokoa) eta lau handi (33-45 metro koadrokoak) egongo dira. Lehen solairuan, erabilera partekatuko hiru areto egongo dira, eta horrez gain, beste bi areto komun (140 metro koadrokoak) lehen eta bigarren solairu horietan. 0 solairuan erakusketa aretoa egongo da. Aparkalekua ere badu azpiegiturak: 100 plaza bertakoentzat, eta beste 65 errotaziokoak.
Udalak esan duenez, Mondragon Unibertsitateak ere tokia izango du Palmera-Monteron. Udalak esan duenez, “interes publikokoa” da unibertsitatea, eta Bidasoko campusa bertan egotea ontzat eman du, “gainera, Irun Berrikuntza Faktoria izenburupean handituko da unibertsitatea hirian, hiriko industria eta enpresa ingurunea indartzeko”.