Hondae elkarteak Hondarribiko Kultur Etxean proiektatuko du, eta ondoren eztabaida izango da.
The lost ship of Venice (
Veneziako itsasontzi galdua) dokumentalaren proiekzioa antolatu du Hondae elkarteak ostegunerako, hilak 21. Hainbat jaialditan saritutako filma da eta Hondarribiko Kultur Etxean proiektatuko dute, 19:00etan.
Dokumentalak, Vezeziako San Marco irlan 2001 urtean egindako aurkikuntza kontatzen du. Zortzi metroko sakoneran errepublikaren garaiko galera ontzi bat aurkitu zuten, Venezian izurri bubonikoa oso hedatuta zegoen garaian hondoratu zena. Ikerketa nola egin zen kontatzen du filmak, ur azpian egin behar izan baituten, aztarrenak ez kaltetzeko. Ikerketa bitartean, aurkikuntza harrigarria egin zuten arkeologoek.
Proiekzioaren ondoren, ikusitakoaren inguruko eztabaida izango dela jakinarazi du Hondae elkarteak.
Izurri bubonikoa hedatua zegoen garaian hondoratu zen barkua