Emusik jaialdiaren barruko bi ekitaldi izango dira, maiatzaren 6 eta 7an.
Emusik Europako Musika Eskolen Jaialdiarekin bat egin dute Irungo Kontserbatorio eta Musika Eskolak, eta hala, Irunen ere jaialdi horren barruko bi ekitaldi izango dira, maiatzaren 6 eta 7an.
Maiatzaren 6an Alemaniako Gemeinsames Orchester de Musikschulen des Landkreises Leipzg taldeak jokoa du, 19:30ean, Irungo Kontserbatorioko auditorioan, eta hurrengo egunean, 7an, bi kontzertu izango dira: Hospitalet de Llobregateko (Herrialde Katalanak) Coral Arrels de Joventut eta Txekiako Komormi orchestr ZUS liberec. Azken hori, 12:00etan.
Jarduera horren bidez, kontzertuak eskaintzearekin batera, musika eskolek aukera izango duten euren ezagutza eta esperientzia elkartrukatzeko.
Donostia izango da musika jaialdiaren egoitza nagusia, maiatzaren 4tik 7ra. Guztira, 8.500 ikaslek parte hartuko dute.
Tarnosera, Kontserbatorioko Orkestra
Ostiral honetan, hilak 22, kontzertua eskainiko du Irungo Udal Kontserbatorioko Orkestrak Tarnosen (Okzitania). Irun eta herri horren arteko anaiatzearen harira egingo dute kontzertu hori.
Leipzig orkestrak parte hartuko du Emusik jaialdian.