Txalaparta Eguna izan zuten igandean Meakan.
Bi txalapartari, Meakako auzo elkarteak antolatutako Txalaparta Egunean.
Txalaparta Eguna izan zuten igandean Meakan. Egun osoan oholak jotzen zituzten makilen doinuak entzun ahal izan ziren auzoan, eta Txalaparta Egunaren aitzakiarekin festa ederra egin zuten: azoka, trikitilariak, dantzariak, bazkaria…
Gainera, perkusio musika trena hori entzuteaz gain, ume nahiz helduek txalapartaren nondik norakoak ezagutu eta jotzen ikasteko aukera izan zuten. Hala nola, txalapartarietako bat ttakuna dela eta bestea herrena ezagutu ahal izan zuten: batak oreka ezartzen du eta besteak desoreka.
Meakako auzo elkarteak antolatu du lehenengoz Txalaparta Eguna.