Etiopiarekiko elkartasuna nagusi izan zen atzo Hondarribian. In Real Time lasterketarekin, herrialde hartan kooperazio egitasmoak lantzeko laguntza jaso zuen Abay elkarteak
Familia lasterketaren irteera jendetsua
Atzo, igandean, In Real Time Etiopia elkartasun lasterketak egin zituzten Hondarribian, nahiz Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta munduko hainbat tokitan. Denetan, ordu berberean atera ziren kamiseta berdea zuten lasterkariak. Etiopian elkartasun eta kooperazio egitasmoak lantzeko erabiliko du Abay elkarteak atzo jasotako etekina.
Hamar kilometroko, bosteko eta 2,5 kilometroko (familiena) lasterketak egin zituzten atzo Hondarribian, kirol kaiaren, arrantzaleen kaiaren, bidegorriaren eta Butroi pasealekuaren inguruan. Emaitzetatik eta irabazleetatik harago, elkartasun giroa nagusitu zen herrian. Baina kirol konpetizio betea ere bizi izan zuten lasterkariek nahiz ikusleek. Lasterkariak ehunka, ikusleak beste hainbeste.
Beraz, honakoak dira sailkapena egon zen bi lasterketetako podiumak.
Bost kilometro, emakumeak
- Maitane Guerrero 18:41
- Hoki Guerrero 19:52
- Uzuri Fernandez 24:12
Bost kilometro, gizonak
- Aitor Salvador 17:23
- Eder Rodriguez 17:54
- Andoni Salvador 17:54
Bost kilometroko lasterketaren sailkapen osoa.
Hamar kilometro, emakumeak
- Claudia Behobide 40:12
- Irene Sanzberro 40:43
- Olatz Zabala 40:48
Hamar kilometro, gizonak
- Jose Antonio Gomez 33:32
- Raul Gomez 33:47
- Iñigo Tumas 34:25
Hamar kilometroko lasterketaren sailkapen osoa.