Parrillada egin dute gaur eguerdian Kolonbiako eta Brasilgo sukaldariek Hondarribiko bihotzean, IV. Hondarribia Ondareen Foroaren ekintza osagarri bezala.
Herritarrek zein bisitariek, denek arnastu dute parrilladaren kea
Burduntzi erara jakiak egin dituzte gaur Hondarribiko San Pedro kalean, parrillan. Baina kearen usaina Euskal Herriko jakiek dutenaren antzekoa izan arren, behin plateran dena ez zen hain berdina, beste zapore eta osagai batzuek zituzten jakiek. Itxura ere ezberdina zen.
Izan ere, IV. Hondarribia Ondareen Foroaren harira, jardunaldi horien zutabetakoa de gastronomia kalera, herritarren artera, atera dute. Beste zutabea, arkitektura, nonahi, edonoiz goza daiteke Hondarribian.
Hala, aurten jardunaldietan gonbidatuak izan diren Brasilgo Florianopolis eta Kolonbiako Popayan hirietako sukaldariek euren erara erre dute haragia, euren sekretuekin —agerian gelditu dira denak, jendaurrean sukaldatu dute—, eta euren ukitu bereziekin. Izan dira herritarrak galderak egin dizkietenak; gustura erantzun dituzte sukaldariek, batzuetan, galdera egileekin
selfie-ak eginaz. Mojitoa ere ez da falta izan.
Egindakoa herritarrek jan dute. Gustura euria hasi arte behintzat. Zaporeak iniziatibako kideak San Pedro kaleko gastronomia iniziatiban izan dira laguntzen ere. Horiek ere busti dira, kasu honetan, elkartasunaren alde.