Bertsotruken barruan egingo dute ekitaldi hori bihar.
Bertso bazkaria egingo dute bihar, 14:00etan, EKT elkartean. Bi bertso eskola izango dira aurrez aurre: Goierri eta Txingudikoa. Ekitaldi hori Bertsotruken barruan egingo dute.
Hiru bertso eskolek parte hartu dute jarduera horretan; Txingudi eta Goierrikoez gain, Gasteizko Kakiturrik. Azken hilabeteetan hiru topaketa egin dituzte, eta azkena, Irunen egingo dute bihar.
Parte hartuko duten bertsolariak Manu Goiogana, Urko Casado eta Aitor Errazkin izango dira Txingudiko bertso eskola ordezkatuz, eta Goierrik bertso eskolatik, berriz, Odei Lopez, Ane Beloki eta Mikel Tapia etorriko dira.
Bidasoko EKT, Antxeta Irratiak eta Irunabarrek antolatu dute bertso bazkaria, eta jakinarazi dutenez, bazkaria 14:00etan hasiko bada ere, 13:00etatik aurrera, taberna irekita egongo da.
Manu Goiogana