Senegaldarren aberri eguna hilaren 4ean izan arren, 16ean ospatuko dute herritarrekin
2013ko senegaldarren gastronomia jardunaldia
Herriko senegaldarrek bihar, hilaren 16an, euren herriaren askatasun eguna ospatuko dute. Santiago kalean elkartu eta bazkalduko dute ehun bat lagunek. Dantza eta abesti artean, Senegalgo bandera eta ikurrina jarriko dituzte.
Euren aberri eguna apirilaren 4ean izan arren, astebururako utzi dute ospakizuna. EH Bilduk ekitaldian parte hartuko du ere bai, senegaldarren gonbita jaso ondoren.