Txingudi Ikastolarekin trukean, Kroaziatik etorritako 24 ikasle izango dira egunotan Irunen.
Kroaziako ikastetxe bateko ikasleen bisita jaso dute Irunen. Zehazki, Rijekatik etorri dira. Duela hilabete Txingudi Ikastolako ikasleak Kroazian izan ziren (martxoaren 6tik 12), eta oraingoan, beraiek izango dira Irunen geratuko direnak, igandera arte. Gaur goizean, Irungo Udalak harrera egin die: Josune Gomez Gazteria zinegotziak eta beste udal taldeetako ordezkariek. Guztira, 24 ikasle dira.
Txingudi Ikastolak 12 urte daramatza trukea egiten, ingelera praktikatzeko helburuarekin.
Egun hauetan kroaziarrek Irun eta inguruko herriak ezagutuko dituzte, besteak beste.
Rijeka ikasleei harrera egin diete Irungo udaletxean, Josune Gomez Gazteria zinegotziak.