Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari eta idazle bilbotarrak Kutxabanken probatizazio prozesua aztertuko du gaur, ostirala, Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan,
Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria liburuaren aurkezpenean. EH Bilduk antolatu du ekitaldia, eta 19:00etan hasiko da.
Egin egunkarian ikerketa taldeko kide izan zen, eta
Egin itxi eta gero
Ardi Beltza-n aritu zen. Hura ere klausuratu zuten epaitegiek —Baltasar Garzonen aginduz, biak—, eta
Kalegorria aldizkarian lan egiten hasi zen Zelaieta.
Jóvenes burukides bizkainos eta
La Casta Vasca liburuen egilea ere da bizkaitarra.
Kazetariak, Kutxabanken aginte sistema aztertu eta desinbertsioen ibilbide-orria egiten du bere liburuan. Besteak beste, banketxeko presidente ohi Mario Fernandezen dimisioaz eta Kutxabank sortzeko elkartu ziren aurrezki kutxetako patronoen arteko liskarrei buruzko bere ikuspegia emango du gaurko hitzaldian.
Bere hirugarren liburuan aztertu du Kutxabank banketxearen sortze prozesua Zelaietak