Talaia Prebentzio taldea, Donosti Cup txapelketako partida bat prestatzen
Iazko Donosti Cup futbol txapelketan lehiatu zen Hondarribiko Talaia Prebentzioa taldearen esperientzia kontatzen duen bideo bat prestatu dute, eta bideoak eta bertsoak uztartzen dituen Bertsomovieda lehiaketara aurkeztu dute. Bideoak, taldearen jaiotza eta txapelketako bizipenak jasotzen ditu, eta Jon Aperribay Calvok bideorako propio idatzitako olerkia entzun daiteke.
Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko zerbitzutik atera zen taldea osatzearen ideia, eta nazioarteko taldeak biltzen dituen gazteen txapelketan parte hartu zuen joan den urteko uztailan. B15 mailan jokatu zuten hondarribiarrek, J multzoan, eta lehen fasean jokatutako hiru partidetatik bi irabazi zituzten, txapeldunen faserako sailkapena lortuz. Bigarren fasean, final zortzirenetan geratu ziren lehiaketatik kanpo, Belgikako taldearen kontra 2-1 galduta.
Bertsomovieda bideo lehiaketara aurkeztutako bideoak esperientzia hori guztia laburbiltzen du, hasierako bilerak, entrenamenduak, partidetako giroa, parte hartzaileen balorazioa, eta abar. Bideoaren lehen zatirako Siroka taldearen Tximeletak abestia entzun daiteke, eta ondoren, Aperribayren olerkia. Bukatzeko, egitasmoan parte hartutako gazteetako batzuek haien esperientzia kontatu dute Bertsomovieda lehiaketara aurkeztutako grabazioan.
Prebentzio Komunitariotik egindako lana biribiltzen duen bideoari bultzada eman nahi izanez gero, bozkatu hemen.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.