AHTaren kontrako bizikleta martxa Irundik pasako da maiatzean
Hilaren 20 abiatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen martxa Hendaiatik. Irundik egun horretan bertan pasatuko da.
Txirrinka bizikleta zeharkaldia egingo dute maiatzaren 20, 21 eta 22an abiadura handiko trena eta beste azpiegitura erraldoien kontra, eta Irundik ere pasatuko da, maiatzaren 20an, hain zuzen ere. Egitasmo hori AHT Gelditu plataforma eta hainbat talde sozial eta sindikalen artean mamitu dute, eta Euskal Herri osoan egingo dute. Lau zutabe irtengo dira, eta guztiak Bergaran egingo dute topo.
Hendaian abiatuko da martxan, eta handik barrena etorriko den bizikleta martxa Irunera. Hiru geltoki izango ditu: Moskun, 17:30ean; Lakaxitan, 17:45ean eta Landetxan 18:00etan. Horrez gain, Gaintxurizketatik ere pasatuko da 18:30ean.