Irailaren 12tik aurrera zabalduko dute zerbitzu hori Irun eta Donostia artean.
Irailaren 12tik aurrera, 15 minutuero izango dira trenak Irun eta Donostia artean, EuskoTren zerbitzuan. Hala berretsi du Irungo Udalak, atzo Euskotren eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin egindako bileraren ondoren.
Mahaiaren bueltan izan ziren Jose Antonio Santano alkatea, Antonio Aiz sailburuordea, Jose Luis Sabas Eusko Trenbide Sareak-eko zuzendaria, Imanol Leza Euskotreneko zuzendaria, udal taldeetako ordezkariak. Udalaren arabera, EuskoTreneko arduradunek berretsi zieten maiztasuna zabalduko dutela ia trenen %100ean, 6:40etik (ordu horretan irteten da lehenengo trena) 21:10era (azken trena). Larunbata ere lanegun gisa hartuko dute, eta horregatik maiztasuna handiagoa izango da egun horretan ere.
“Beharra zegoen Donostiarako trenen maiztasuna handiagotzeko”, adierazi du Santanok.
Neurri hori bidea Bentak eta Oiartzun arteko bidea bikoiztu gabe egingo dutela gaineratu du alkateak: “Hasiera batean, aukera dago bikoiztu behar gabe egiteko, eta pozik gaude”.
Colon pasealekuko igogailua
Antonio Aizek ere berretsi zuen Coloneko geltokia pasealekuarekin lotuko duen igogailuaren lanen lehiaketa (Lopez Becerratik) martxan jarriko dutela. Udala berri horrekin ere pozik agertu da.
Udaleko, Jaurlaritzako eta EuskoTreneko arduradunak, bileran.