San Sebastian de los Reyesi irabazita, laugarren tokian finkatu da, eta hurrengo sailkatua bederatzi puntura dauka.
Leka Enea mahai teniseko mutilen taldeak pauso garrantzitsua eman du asteburuan Europari begira, San Sebastian de los Reyesi irabazita. Horrenbestez, ezustekorik ezean, datorren urtean Europako txapelketan parte hartzeko plazetako bat esku artean izango du. Orain 21 puntu ditu eta bederatzi puntuko aldea ateratzen dio hurrengo sailkatuari, Escala.
Erraz nagusitu ziren irundarrak: 4-0. Partidarik estuena Jaime Vidalek eduki zuen. Bina berdintzen joan zen, eta azkenean 3-2 gailendu zitzaion Rodrigo Canori. Gainontzeko lehiatan Endika Diez, Dorde Bordic eta Jaime Vidalek (berriz ere), 3-0ko emaitzaz irabazi zuten.
leka enea