Datorren astean abiatuko da Greziarako kamioia, baina aurretik bazkari solidarioa egingo dute Klinken.
Datorren astean abiatuko da Greziarantz errefuxiatuentzat Hondarribian bildu duten arropa eramango duen kamioia. Hondarribiko HITZAk bertan egingo du bidaia eta bidaiaren eta arroparen banaketaren kronika egingo du. Horrekin batera,
boluntarioak nahi dituzte banaketa egiten laguntzeko; dagoeneko hasi dira boluntarioak izena ematen.
Azken txanpan sartu da Emeki elkarteak martxoaren erdialdean abiatu eta hainbat eragileren atxikimendua izan duen kanpaina eta larunbatean mugarri garrantzitsua izango du.
Bazkari solidarioa egingo dute larunbatean Klink elkartean eta bildutako dirua arropa erosteko izango da. Barruko arropa, haurrentzako pixoihalak eta emakumeentzako konpresak ari dira erosten, eta Kios irlatik abisatu dutenez, hori da une honetan errefuxiatuen beharrik handiena.
Bazkarira joan nahi duenak honako tokietan eros ditzake sarrerak: Kai-Alde gozodenda, Alzaga urdaitegia, Batzokia, Klink eta Emeki. Eta bazkarira joaterik ez duenak, diru ekarpena egin dezake Emekik Kutxabanken ireki duen
SOS Errefuxiatuak izeneko kontu korrontean: ES05 2095 5039 90 1061338918. Bildutako diru guztia arropa erosteko izango dela jakinarazi du Emeki elkarteak.
Martxoaren 15ean egin zen errefuxiatuentzako bilketa antolatzeko lehen bilera