Edozein erasoren aurrean erantzuten erakutsiko dute.
Larunbatean, hilak 16, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute Mendeluko Kisoku gimnasioan, goizez. Edozein erako erasoren aurrean erantzuten irakatsiko dute, eta arlo psikologikoa eta judiziala ere landuko dituzte.
Doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea,
posta elektronikoz edo 943 05 87 77 telefono zenbakira deituz. Bi ordu eta erdiko ikastaroa izango da, 09:30etik 12:00etara. 12 urtetik gorakoentzako ikastaroa da eta arropa erosoa eramatea eskatzen da.
Kisokuko bi irakasle, autodefentsa erakustaldi bat egiten