'Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera' lelopean manifestazioa egingo dute igandean Bilbon.
Hondarribiko Sarek atxikimendua adierazi dio igandean Bilbon
Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera lelopean egingo den manifestazioari eta Hondarribitik autobusa abiatuko dela jakinarazi du.
Manifestazioa 12:00etan egingo da eta Hondarribiko autobusa goizeko hamarretan aterako da Miramarretik. Izena eman nahi duenak Muara eta Olagarro elkarteetan jarri dituzten zerrendetan egin behar du, edo Whatsapp bidez, 606 38 18 90 zenbakian.
Preso eta iheslari izandakoek egin zuten manifestazioaren deialdia (argazkia: noaua.eus)