Arbesko etxebizitza eremua berrantolatzeko plana aurkeztuko die udalak bizilagunei
Arbesko Errota, Azkukaitz eta inguruko eremuan espaloiak zabalduko dituzte, besteak beste.
Alzukaitz eta Arbesko Errota kaleen artean dagoen etxebizitza eremuan egingo duten berrantolaketa plana azaltzeko bilkura egingo dute bihar, 19:00etan, Arbesko auzo elkartean.
Aurreikusita dituzten lanen artean, Arbesko Errota, Azkukaitz eta inguruko eremuan espaloiak zabalduko dituzte atarien arteko lotura hobetuz, eta horrez gain, lur azpian ere lanak egingo dituzte saneamendu loturak hobetuz. Horrez gain, farolak ordezkatuko dituzte LED argia dutenekin.
2010etik datorren eskakizuna dela azaldu dute udaletik, baina “eskuragarritasun ekonomikoarengatik” ez dutela aukerarik izan orain arte lantzeko.