Zubiaren egitura aztertu behar dute eta autoei azpitik pasatzea galeraziko zaie norabide batean.

1998an eraiki zuten San Nikolas zubia
San Nikolas zubiaren egituran egin behar dituzten azterketa tekniko batzuk direla-eta, errail bat itxiko dute eta ibilgailuek ezingo dute bihar, asteazkena, egun osoz Harresilandako irteera erabili.
Donostia kalea edo Jaizkibel etorbidea erabili beharko da. Hortaz, saihesbide aldera joan nahi dutenek, Jaizkibel etorbidetik egin dezakete, bukaeraraino joanez edo Saindua kaletik jaitsiz.
1998 urtean eraiki zuten San Nikolas zubia, zezen plazatik Alde Zaharrera San Nikolas kanpoko atetik sartzeko.