Gastuak norberak ordaindu behar ditu, baina elkarteak lotarako eta otorduetarako lekua bilatuko die joeten direnei.
Emeki elkarteak boluntarioak behar ditu Greziara iristen ari diren errefuxiatuentzako bildutako arropa banatzeko. Dozenaka herritar ari dira bilketan laguntzen, baina zirkulua itxi nahi dute, banaketa ere kudeatu, eta horretarako deialdia luzatu egin dute. Hala, Greziara joateko prest dagoen jendea behar du Hondarribiko emakume elkarteak.
Azaldu dutenez, bidaia eta gastu guztiak norberak ordaindu beharko ditu, baina Emekik lo egiteko eta otorduetarako lekua aurkitzen lagunduko die boluntarioei. Horretarako, Kiosen janariak prestatzen diharduen Intxaurrondoko Zaporeak elkartearekin eta irlan sortu den CERST laguntza sarearekin harremanetan dago Emeki. Boluntarioek hegazkinez egingo lukete bidaia.
Hondarribiko HITZA, aldiz, bilketaren
kamioian joango da Greziara, eta bidaiaren kronika egingo du. Gainera, arroparen banaketan egongo da eta hitzez eta argazkiz jasoko du errefuxiatuen kanpalekuetan egingo den banaketa hori.
Hilaren 18ko astean abiatuko da kamioia Greziarantz eta HITZAk bidaiaren kronika egingo du
Hilaren 18ko astean, hau da,
Klink elkartean egingo den bazkari solidarioaren ondotik abiatuko da kamioia. Kios irlatik iritsi diren azken berrien arabera, umeentzako pixoihalen eta emakumeentzako konpresen behar handia dago kanpalekuetan, eta horiek erosten ari da Emeki
SOSErrefuxiatuak kontu korrontean (ES05 2095 5039 90 1061338918) jasotako diruarekin. Hilaren 16an egingo den bazkarian lortutako dirua ere horretara bideratuko dute.
Bilketa kanpainaren jarraipena Twitterren egiteko: #Hondarribitik Greziara