Ostiralean hormigoitu zuten eta atzotik, asteartetik, erabilgarri dago bidea.
Muliateko etxebizitzetatik Zimizarga auzoko baserri eremura doan bidea hobetu berri du Hondarribiko Udalak. Mendebaldeko saihesbide azpitik doan bidea da hobetu dutena, eta 10.887 euroko inbertsioa egin dute. Ostiralean hormigoitu zuten eta atzotik, asteartetik, erabilgarri dago bidea.
Kalixa Silanes Nekazaritza zinegotziak adierazi duenez, pasabidea egin zutenean lurrezko bidea izatea erabaki zuten, baina erabiltzaileen eskakizunez, hormigoia jartzea erabaki dute: “Hiritar askok erabiltzen duten bidea da. Bere garaian erabaki zen bertan asfaltorik ez jartzea eta nekazal gunera doan bidea denez, ukitu desberdina eman zitzaion tokiari. Baina asko dira bertatik pasatzen diren herritarrak, eta jakinarazi ziguten pertsona helduak edota haurren autoak pasatzeko oso desegokia zela”.
Pasabidea bukatuta hasten den aldapatxoa hormigoitu dute