Elkartasun kontzertuaren aurkezpena
Irungo Musika Eskolako gitarra eta akordeoi taldeak eta bertako abesbatza; Atzokoak koroa eta Xatz Eskifaia. Guztiek abestuko dute ostiralean (hilak 8) Amaia antzokian, elkartasun proiektu bat laguntzeko.
Gobernuz Kanpoko Erakundea da Behar Bidasoa, eta aipatu elkarteak Tanzanian kudeatzen duen Kamelot proiektua laguntzea da elkartasun kontzertuaren helburua.
Gaur aurkeztu dute ekitaldia, Lankidetza eta Garapenerako delegatu Monica Martinezek, Behar Bidasoako Javier Goñik, Bidashop merkatari elkarteko eta Xatz Eskifaiako kide Rosa Mari Emparanek, eta Behar Bidasoako Itxaso Sanchezek. Kontzertuaren gaineko xehetasun guztiak jakinarazi dituzte.
Aurreratu dutenez, kontzertua 20:00etan izango da eta sarrera doakoa. Sartu ahal izateko, ordea, gonbidapenak eskuratu behar dira aurretik, Luis Mariano turismo bulegoan, edota
Internetez. Egunean bertan ere izango da gonbidapenak eskuratzeko aukera, leihatilan. Dirua kontzertuaren bukaeran jasoko dute, donazioen bidez.
Harrera Etxea
Tanzaniako haur eta nerabe umezurtzak laguntzeko proiektua da Kamelot. Izen horrekin harrera etxea du Behar Bidasoak Tanzanian, Babahoyo-ko haur abandonatu eta umezurtzak hartu eta laguntzeko. Proiektuak hiru helburu ditu:
– Haurrak eta nerabeei bizimodu normalizatuan lagundu oinarrizko ikasketak osatu arte.
– Bigarren hezkuntzan ikasten jarraitzen duten gazteentzako espazio egokitua.
– Gizarteratze prozesuan eta independizatzeko bidean laguntza ematea.