Hondarribiko Kultur Etxean izango da aurkezpena, eta hiru testigantza ezagutzeko aukera izango da bertan.
Laurehunetik gora euskal preso eta erbesteraturen idatziak eta ia berrogeita hamar artisten lanak biltzen dituen
Ametsen liburua aurkeztuko dute ostegunean, hilak 7, Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan.
Astero argitaletxeak kaleratu zuen liburua iaz. Liburu mardula da, tamaina handikoa, edizio oso txukunekoa. Edukiari dagokionez, 426 pertsonen testigantzak biltzen ditu, presoak edo preso izandakoak edota erbestean bizi izandakoak edo bizi direnak. “Askatasun gabeziak eragindako ametsen testigantza jasotzen ditu —azaldu du argitaletxeak—, modu desberdinean azalduta, eskutitz, marrazki zein olerki bidez”. Jokin Urain
Kixkur idazleak izan du lana koordinatzeko ardura (
irakurri Oarsoaldeko HITZAk Kixkur-ri egindako elkarrizketa).
Jokin Urain ‘Kixkur’ izan da koordinatzailea
Gainera, 46 artistaren lanak biltzen ditu
Ametsen liburua-k, denak argitalpenak lantzen duen gaiarekin harremana dutenak, artista horien ametsak irudikatzen dituztenak. Besteak beste, Jose Luis Zumeta, Jose Antonio Sistiaga, Dora Salazar, Juan Gorriti, Asisko Urmeneta, Barbara Stammel edota Judas Arrieta hondarribiarraren lanak bildu dituzte.
Hondarribiko aurkezpenean, liburuan toki duten hiru testigantza ezagutzeko aukera izango da, Alfontso Etxegarai deportatuarena, Mertxe Txibite presoarena eta Joseba Sarrionaindia iheslariarena. Ostegunean izango da, 19:30ean hasita, eta nahi duenak aukera izango du
Ametsen liburua erosteko.