Berriak zabaldu duenez, bere bikotekideak eman zuen abisua atzo, eta Pasaiako itsaslabar inguruan ari dira hura bilatzen, haren sakelako telefonoaren GPSak eremu horretan kokatu baitu azkenekoz.
Ertzaintzaren erreskate taldeak itsasoan nahiz lehorrean ari dira haren bila, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria eta Pasaiako Udaltzaingoa ere bilatze lanetan parte hartzen ari dira.