Azken astean sei postu igo ditu eta 59. jarri da ATP zerrendan.
Iñigo Cervantes hondarribiarrak beste urrats handi bat eman zuen joan den astean. Sau Pauloko Irekiko finalerdietara iritsi zen, eta ATP rankineko lehen 50etik oso gertu geratu da.
Cervantes, Carreñoren kontrako finalerdian
Lehen aldia izan da Cervantes ATP torneo bateko final erdietara iritsi dena. Laurdenetan Federico Delbonis argentinarra menderatuta iritsi zen final atarira, baina larunbatean astean zehar pilatutako nekea nabaritu zuen Cervantesek, eta Pablo Carreño asturiarraren kontra galdu zuen (6/1 eta 6/1). Pablo Cuevas uruguaiarrak irabazi zuen finala (7/6 eta 6/3).
Brasilen lortutako puntuei esker, beste jauzi bat eman du Cervantesek
ATP zerrendan. Aurreko astelehenetik sei postu irabazi ditu eta 59. tokian jarri da, top50-etik oso gertu —hondarribiarrak 821 puntu ditu eta 50. tokian den Lukas Rosol txekiarrak 897—.
Besteak beste, Nicolas Almagro eta Fernando Verdasco aurreratu ditu hondarribiarrak azken astean.