Alkatea Auzoetan programaren barruko aurtengo lehen bilera Larreaundin egin du Santanok.
Alkatea Auzoetan programaren barruan, Jose Antonio Santano alkatea Larreaundin izan zen joan den astean. Bilera horretan 150tik gora lagunek parte hartu zuten Eguzkitza ikastetxean.
Auzoan dituzten arazoak jakinarazi zizkioten Santanori eta hainbat proposamen helarazi. Orain proposamen horiek guztiak jaso eta aztertu ondoren, Parte Hartze Departamentuak ondorioak argitaratuko ditu
irun.org atarian.
Urte honetan alkateak auzoz auzo egingo dituen bileretan lehenenengoa izan da Larreaundi.
150tik gora auzotarrekin bildu da Santano Larreaundin.