Emakume margolarien lanak bildu nahi ditu Emekik
Martxoaren 8ari begira eskualdeko artisten erakusketa prestatzen ari da Emeki Hondarribiko emakumeen elkartea.
Era berean, erakusketa irekita dagoen bitartean zaintza lanak egiteko ere laguntza eskatu du Emeki elkarteak. Txandaka egingo dute zaintza eta boluntarioak behar dituzte. “Horretarako tarte bat baduzu, astelehenean [martxoak 7] bertan azaldu mesedez”, adierazi dute.
Informazio gehiago behar duenak 943 64 34 02 telefono zenbakira dei dezake.

