III. olinpiadetako ginkana proba egingo dute gaur Soroetako frontoian. Ikusi iazko argazkiak.
Olinpiadetako bi parte hartzaile, euren patatei eragiten
Aro berriko III. Hondarribiko Herri Olinpiaden barruan, ginkana proba handia egingo dute gaur (larunbata) Soroetako frontoian.
Hasiera batean San Pedro kalean zen egitekoa, baina eguraldia dela-eta, Soroetan egitea erabaki dute.
17:00etan hasiko da proba eta kontuan izanik
27 talde direla olinpiadetan parte hartzen ari direnak, luze joko du arratsalde olinpikoak.
Aurreko ekitaldietako ginkana proba zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez duenak, iazko argazkiak ikusiaz imajina dezake bihar Portuan biziko den giroa.