Blaz Rola eslobeniarrari irabazi dio zortzirenetan, eta torneoko laugarren zerrenda buruaren kontra jokatuko du.
Urtea bikain hasi du Cervantesek
Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak Sao Pauloko (Brasil) irekiko final laurdenak jokatuko ditu, zortzirenetan Blaz Rola eslobeniarra menderatu eta gero (7/6 eta 7/6). Hurrengo partida Federico Delbonis argentinarraren kontra jokatuko du hondarribiarrak. Munduko 49.a eta torneoko laugarren zerrenda burua da Delbonis, eta Diego Schartzman herrikideari irabazita pasatu da hurrengo errondara.
Astelehenean ATP erakundeak eginiko eguneraketaren ondoren,
65. tokian dago Cervantes, eta Sao Paulon lortzen ari den puntuei esker baliteke oraindik postuak igotzen jarraitzea.