Hiritik at eta Katea-Landetxa auzo elkarteak Ugaldeko kirol gunearen gaineko hitzaldi bat emango du bihar, 19:00etan.
Landetxa auzo elkarteak auzotarrek Ugalde kirol gunean zein behar ikusten dituzten jakin nahi du, eta horretarako, galdetegi txiki bat utziko du postontzietan eta buzoiak jarriko ditu auzoko zenbait guneetan, euren proposamenak jasotzeko.
Horri lotuta, ostiral honetan, hilak 26, ideiak jasoko dituzte Hiritik at eta auzo elkartearen eskutik, auzo elkartean egingo dute hitzaldian, 18:00etatik aurrera.
Urteko batzarra, bihar
Batzar orokorra deitu du auzo elkarteak biharko. Bi deialdi egin dituzte, 19:00etan eta 19:30ean. Jorratuko dituzten gaiak 2015eko memoria eta balantzea, 2016rako aurreikuspenak eta batzordeko kideen eta estatutuen aldaketa, besteak beste.
Igande honetan, hilak 28, azkenik, haur eta gazteentzat arratsalde pasa antolatu du, 17:00etatik aurrera, auzo elkartean bertan.