Hogei urteko ibilbidearen ondoren, talde propioarekin ariko da Mikel Sarriegi hondarribiarra Itsas Etxean. E, petrel! Julio Villarerekin solasean obraren euskrazko estreinaldiarekin.
Julio Villar abenturazale donostiarra da Mikel Sarriegi ‘E, petrel!’ antzezlanean
Ostiralean estreinaldi handia bizituko du Itsas Etxea Auditoriumak. Mikel Sarriegi hondarribiarraren Astrolabium Teatroak
E, petrel! Julio Villarerekin solasean obra euskaraz taularatuko du lehen aldiz. Abenturazale donostiarrak lau urtez
Mistral belaontzian egindako bidaiaren ondotik idatzitako liburuan oinarritzen da obra eta Sarriegik berak moldatu du antzerkirako.
Hortaz, obraren euskarazko moldaketaren estreinaldia izateaz gain, lehen aldia izango da Sarriegik talde propioarekin bere herrian jardungo duela, eta oso pozik dago horregatik: “Ilusioa egiten dit nolabait ere hogei urteko ibilbidea egin eta gero hona iritsi nire talde propioarekin, eta euskarazko estreinaldia nire herrian eskaintzea”.
Urtarrilean estreinatu zuten gaztelaniaz, Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barruan. Sarriegik onartu du “oso ondo” joan zela, eta ziurtatu du ikustera joan zirenak ez zirela sartu bezala atera: “Obrak zerbait ukitzen du, eta espero dut Hondarribian ere hori gertatzea”.
Ostiralean Sarriegiri egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizioan, eta Interneten,
hondarribia.hitza.eus webguneak.