Zuhaitzak landatuko dituzte Haur bat, Zuhaitz bat egitasmoaren barruan hurrengo larunbatean, hilak 5, Siutz muinoan, Ibarlan; bana 2015ean jaiotako irundar bakoitzeko. Guztira, 423 eskaera jaso ditu udalak, eta goizean zehar, seiko txandak eginez, landatzera igoko dira familiak.
Autobus zerbitzu bat jarriko dute Biseran, eta 09:30etik aurrera, ordu erdiro, aterako da Ibarla aldera. Han geltokia Toki Alai eskolaren parean egongo da.
Egunotan eskutitzak bidaliko dituzte etxeetara landatzeko zer ordu egokitzen zaien azaltzen, baita zehazki non landatu behar duten, koordenatuak.
Hamahirugarrenez egingo dute landaketa, eta 4.500dik gora zuhaitz landatu dituzte orain arte.
2012an egindako zuhaitz landaketa