Gure Esku Dago plataformak 500 kriseilu askatu nahi zituen abenduaren 26an, baina ekitaldia atzeratu behar izan zuten, lehorteagatik.
Abenduaren 26an bostehun kriseilu askatu nahi zituzten Bidasoaren bi espigoietan. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Gure Esku Dago (GED) herri plataformako taldeek
Ametsek ez dute mugarik goiburuko ekitaldi bateratua antolatu zuten egun horretarako, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria aireratu asmoz. Baina aurreko asteetako lehortearen ondorioz ekitaldia bertan behera geratu zen.
Bada, antolatzaileek jakinarazi dute martxoaren 12an 19:30etik aurrera egingo dela, larunbatez. Egun horretan askatuko dituzte 500 kriseiluak. Gabonetarako deialdian bezala, txokolate beroa zerbitzatuko dutela jakinarazi dute. Kriseilurik ez duenak, ekitaldiaren aurretik izango du erosteko aukera.
Gabonen aurretik eginiko proba, Hondarribiko espigoian