Moztuta dago Olaberriako errepidea, eta hori konpontzeko tramiteak bizkortzeko konpromisoa hartu du aldundiak.
Moztuta dago Olaberriako errepidea joan den astelehenetik lur jauzi baten ondorioz, eta hori konpontzeko tramiteak bizkortzeko konpromisoa hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean Irungo Udaleko ordezkariekin egindako bileran. Hala, martxoan hasiko direla lanak jakinarazi du aldundiak.
Epeak betetzeko prozedura aldatu dutela azaldu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak, “bizilagunek bizi duten egoera lehenbailehen erantzuna emateko”.
Jose Antonio Santano alkatea pozik agertu da erabaki horren ondoren. Olaberriako egoera ez dela jasangarria esan du, eta lehenbailehen ekitea beharrezkoa dela.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatua (Argazkia: goiena.net)