Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetariek euskalgintzaren eta feminismoaren gainean jardungo dute bihar, asteartez, Hondarribiko Kultur Etxean.
Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak izango da solasaldiaren goiburua, eta 19:00etan hasiko da. Hondarribiko EH Bilduk antolatu du.
Lorea Agirre (argazkia: Goierriko Hitza)
‘Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe?’. Bi galdera horien erantzuna aurkitu nahi dute antolatzaileek, eta zalantza horiek argitzen saiatuko dira Eskisabel eta Agirre. “Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere”, azaldu du EH Bilduk.