Finala hunkigarria izan zen, 1-2 galtzen joan baitzen Leka Enekoa jokalaria, baina emaitza iraultzea lortu zuen: 3-2.
Leka Enea taldeko Dani Palaciosek urrezko domina lortu du 23 urtez azpikoetako Espainiako Txapelketan. Finalean, Miguel Chamorrori (Collado) gailendu zitzaion. Finala hunkigarria izan zen, 1-2 galtzen baitzihoan Leka Eneako jokalaria. Azkenean, ordea, emaitza iraultzea lortu zuen, eta 3-2 irabazi zuen, urrezko domina eskuratuz.
Finalerako txartela lortzeko ez zuen zailtasun handirik eduki Palaciosek: 3-0 irabazi zion Rafael Casaresi final zortzirenetan, 3-1 Adrian Moratori final laurdenetan eta emaitza berberarekin gailendu zuen Emilio Garcia Romeu finalaurrekoan.
23 urtez azpikoetan ere ez zuten zorte askorik eduki Leka Eneako beste jokalari batzuek. Endika Gonzalez eta June Izquierdok laugarren bukatu zuten taldekako fasea. Olatz Zuazua txukunago ibili zen lehenengo tokian bukatuta taldekako fasea. Edonola ere, finalerako bidean jokatu zuen lehen aurrez aurrekoan Paula Bueno Espainiako selekzioko ohiko jokalarietako bat egokitu zitzaion, eta 3-0 galdu zuen.
Valladoliden jokatu zen Espainiako Txapelketa larunbat eta igandean.
Leka Eneako Dani Palaciosek urrezko domina irabazi du Espainiako txapelketan.