Bizikletaren jardunaldietan parte hartuko du Irunek
Cristina Laborda Mugikortasun delegatuak parte hartuko du, eta Irun 30 ekimenaren berri emango du
Ostiral honetan, hilak 26, Bizikletaren aldeko Jardunaldiak egingo dituzte Donostian. Parte hartuko duten udalen artean Irungoa egongo da. Zehazki, Cristina Laborda Mugikortasun delegatuak parte hartuko du, eta Irun 30 ekimenaren berri emango du.
Topaketa bat izango da ostiralekoa, eta bertan udaletako teknikari eta arduradunek parte hatuko dute, eragileekin batera, bizikletaren arloan dauden zenbait gaurkotasun gai lantzeko.